Martín Berasategui Boga.

Donostiako Orfeoia traineru bati abesten itsasoan

Birposizionamendua
Branded Content
Ekosistema digitala
Hausnarketa estrategikoa
Komunikazio-estrategia
Kontakizun estrategikoa
Markaren tonua eta narratiba
Spots & Brand Films
Street Mkt & Ekitaldiak

Arraun Lagunak-eko emakumezkoen arraun taldeak zailtasun askoren aurka arraun egiten du. Kristalezko sabaiak eta emakumezkoen kirolaren ikusezintasunarekin batera, ez dute hiriko beste arraunlari talde batzuen tratu instituzional bera jasotzen, nahiz eta kirolean urtetik urtera onenak direla erakutsi.

Donostiaren ezaugarri nagusia harrotasuna denez, gure arrakastekin eta gure ingurukoek lortzen dituztenekin gozatzen dugu eta, behar denean, hor gaude. Donostiako talde xume eta ezagun honek duen babes soziala agerian jartzeko, eta honekin batera, emakume arraunlariak ez dutela aurraunean bakarrik egiten ikusgai egiteko, bisualki kontatuko zuen zerbait egitea erabaki genuen. Edo, hobeto esanda, kantatuko zuen zerbait.

Donostiako Orfeoia, historian lehen aldiz, Badiako uretan abesten jarri genuen. Mugimenduan, traineruaren arrauna laguntzeko. Orfeoia eta trainerua. Dupla perfektua. Izan ere, lanaren, taldearen eta talentuaren batura da gure hiria handi egiten duten gauza gehienen izendatzaile komuna. Orfeoia, ahotsekin eta arrauna, arraunekin. Biek hiriaren izena eramanez.

Lana, taldea eta talentua izendatzaile komun gisa.

Gure buruari galdetu genion: Mendeetan hurbil egondako bi esperientzia, ezin dira gehiago hurbildu? Batu al daitezke? Eta hor hasi ginen batuketak beti biderkatzen duen uste sendotik sortutako ideiari bizia ematen. Proiektuaren laburpenak dioen bezala: hiri honetan, arraun bat hartzen duen edornork, batu egiten du. Inork ez du arraunean bakarrik egingo.

Batuketak biderkatu egiten du beti.

Arraun Lagunak dituen zailtasunei buruzko arreta sortzea eta interesa piztea helburu zuen lana, modu organikoan egin ahal izatea. Eta bat-bateko biralizazioa lortu zuen, baita tokiko hedabide guztietan albiste izatea ere. Hurrengo urtean, Arraun Lagunak historiako lehen Kontxako Bandera irabazi zuen (munduko arraunaren “champions”-a) hiri honetako emakume-talde batentzat. Bigarrena, 70 urteko historian.

"Ederra, Zorionak!"

José Antonio Sainz Alfaro. Donostiako Orfeoiaren zuzendaria.

La Salle. Minifiesto.

Sekulako iraultza txikia hezkuntzan

Orloga. Paper Sea.

Paperezko bela batekin nabigatu zuen itsasontzia
w
© 2024 Shernan. Lehe oharra
MugituGehiago ikusiGutxiago ikusi