Eroski Txirrindularitza.
Txirrindularitzak garena elikatzen badu, elika dezagun txirrindularitza
Euskadi Txirrindularitza Fundazioa (Euskaltel-Euskadi) gure lurraldeko kirol selekziorik maitatuena da. Frantziako Tourrean etapak irabazi zituen taldea emozioetarako ibilgailu bat da, eta beste kirol batzuek nekez jarraitu dezaketen pertenentzia sentimenduaren eraikuntza-bektore bat ere. Eta entzuleekiko lotura sozial eta emozionalak sendotzeko asmoz, Eroskik babesle izateko akordioa lortu zuen.
Fase estrategikoan, Eroskiri eta Euskadi Fundazioari balioa emango zien bizikidetza-kontakizun bat definitzeko aukera aurkitu genuen. Txirrindularitza, elikadura onaren antzera, gure barnera doa zuzenean. Txirrindularitzak elikatzen gaituela idatzi genuen. Eta, horrela, Eroskik txirrindularitza bera elikatzeko konpromisoa hartu zuen. Eta gaur egun, jada, ereserki bat den spot-a bihurtu genuen.
Kirol honek gure gizartean pizten duen sentimendu sakonari omenaldia, txirrindularitza azalaren azpian daramaten guztiei zuzendua.
Pieza horrekin, Eroski emozioak eta identitatea gainditzen eta haiekin konektatzen duten mezuak sortzen dituzten marken tropelaren buruan jartzen da.
“Jesus Ezkurdiak, Euskadi Fundazioko zuzendariak, flipatu egin du bideoarekin, poz-pozik zegoen!!! Txirrindulari guztiekin, bere familiarekin...partekatu duela esan dit. 25 aldiz zoriondu nau. Eta zoriontze hau nirea baino, zuena denez, kontatu nahi nizuen. Luxuzko kolaboratzaileak zarete. 😉