Eroski Tonu eta birkokatzea.
Pertsonen marka batentzako nortasun berria
Markaren tonua edo “brand voice”-a markak beraien nortasuna entzuleei transmititzeko duen modua da. Eta guztia hartzen du barne, erabiltzen dituen hitz eta hizkuntzetatik hasita; bere irudi, ekintza eta marketin-baliabideetaraino. Funtsezko zeregina du markaren gaitasunean, bere mezua modu garrantzitsu eta iraunkorrean helarazteko. Bolumena, presentzia eta eraginari dagokionez, Eroski gure lurraldeko lehen iragarlea da. Eta Espainiako komunikazioaren esparruan, banaketako iragarleen arteko protagonistetako bat.
Bere komunikazioa sormen- eta plangintza-“partner”-ekin, baita leku eta kultura desberdinetako agentziekin sortzen du. Estrategiatik bere tonu globalari buruz hausnartzeko enkargua jasotzeak eta bere sorkuntza-ekosistema osoan (barnekoa eta kanpokoa) eragina izango zuen jarraitu beharreko lerro bat sortzeak, tonuari uniformetasuna eta balioa emateko, gure bizitzako lehen 3 urteetan egin dugun lan garrantzitsuenetako bat bihurtzen du lan hau. Garatu dugun proiekturik konplexuena.
Estrategia- eta aholkularitza-bilerek urtebete baino gehiago iraun zuten, eta dokumentu bakar batera iritsi ziren. Bakarra da bere 50 orrialdeetako bakoitza neurrirako jantzi baten zati bat delako, munduko beste edozein bezerorentzat zentzurik ez duena.
Bakarra ere, agindu edo jarraibiderik ez dituen munduko “eskuliburu” bakarra delako. Aginduzko arau bakar bat ere ez, bai “tip” inspiratzaile asko.
Argi genuen enpresa desberdinetako pertsona sortzaileen komunikazioa bideratuko zuen dokumentu bat ez zela abiapuntutzat ulertu behar, inspiraziorako laguntzatzat baizik. Sormenerako tartea uztearekin batera, ezagutzeko moduko tonu bat eraikitzen laguntzea eta markaren nortasunean eragin positiboa izatea. Barrutik bakarra den marka, kanpotik ere hala izatea nahi genuen.
Lurraldeko eta esatutuko agentzia onenen lanean eragiteko, inspiratzeko eta gidatzeko arauak jartzeak zer esan nahi duen erabat jabetuta garatu dugu lan hau. Komunikazioaren sormenean eragiten dutenengan eragina izatea.
14 hilabeteko aholkularitza estrategiko eta sormenezko lana, Eroskiko Marka Zuzendaritzarekin batera, birposizionamendua helarazteko gakoak identifikatzeko, hura definitzeko, eta, ondoren, Espainiako elikadura-retaileko marka liderretako batentzat tonu hori, bai modu bisualean, bai modu narratiboan eraikitzeko crossmedia tresna bat lortzeko. Eta munduko banaketaren top 250eko 5 nazionaletako bat.
“Eskerrik Asko Shernan! Mundua mugitzen ari da eta Eroski ere bai."