#TENISEKOA

-

“Askok uste dute Donostiako Tenisa tenisa bakarrik dela… Ez horixe!". Tenis Elkarteko zuzendaritza eta marketinekoekin hitz egin genuenean entzun genuen lehenengo esaldia izan zen hau. Eta, nola ez, abiapuntuak konkistatu gintuen. Modu honetan hasi zen gure elkarrekiko harremana. Eta elkarrekin Tenisaren posizionamenduaren eta kontakizunaren definizio berrian lan egin dugu, Brand Film batean komunikatzen.

Ohiturak aldatzen ari dira. Baina bada inoiz aldatuko ez den zerbait: donostiarren maitasuna gure bizimoduagatik eta gure hiriagatik. Tenisaren asmoa eta errealitatea donostiako belaunaldi berriei kontatzeko modua egokitzeko, sintetizatzeko eta egungo formatuan edukitzeko asmoz, kontakizun bat sortu eta manifestu bihurtu dugu.

Testu hau hilabeteetako lanaren emaitza da, eta galdera bakar bati erantzuten dio: zer esan nahi du tenisekoa izateak? Begien bistatik haratago, Tenisaren kontakizun berriak publiko berrietan kirol anitzeko kluba bezala birkokatu nahi du, aurkaririk gabeko eskaintza sozial batekin osatzen dena.

Tonu sozial eta konplizearekin. Positiboa. Kutsakorra. Hil ala bizikoa. Kide izatearen harrotasuna bultzatu nahi izan dugu. Horretarako, edukiak sortzeko proiektu bati heldu diogu. Brand Film bat du pieza nagusi, eta bi minututan #tenisekoa izatea zertan datzan kontatzen du modu bizi eta freskoan.

Lan hau Klubaren hurrengo urteetarako plan estrategikoaren adierazpen sintetiko, ikoniko eta shareagarriena izatea nahi dugu. Grabatuta utzi nahi izan dugu tenisekoa izatea izateko modu bat dela. Eta bizitza bizitzeko modu bat. Gurea, hemengoa.

"Bizitza kolore guztietan ikustea da. Nahiz eta egun grisa izan. 1904tik hona, Donostiako Tenisekoa izatea askoz gehiago da. Donostiarra izatea hiri batekoa izatea baino gehiago den bezalaxe".

shernan@shernan.com

(+34) 843 63 10 67

(+34) 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

instagram(3)
linkedin(1)
youtube

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.