#100fluencers

-

Biztanleriaren % 25a 65 urtetik gorakoa da, baina sare sozialetan beraien presentzia mundu mailan % 1ekoa besterik ez da. Pandemia hasi aurretik bakardadea mende honetako osasunerako eta epidemiarako mehatxurik handienetakotzat hartzen zen. Adinekoen % 30a ere bakarrik bizi da. Eta kopuruak gora egiten jarraitzen du. Sare sozialek eragin terapeutikoa dute beraiengan. Eta adineko pertsonek oso eragin positiboa izan dezakete sareetan. Baina konektatzeko laguntza behar dute. Horregatik, proiektu honek hasieratik hunkitu gintuen. Matia Fundazioa, Guuk. Eta gu? Uau.

Gainera, ideia ez zen kanpaina bat sortzea. Ikerketa bat abian jarri nahi duen proiektu desberdin bat abiaraztea baizik. Datozen urteetan eginkizun eraldatzailea izango duen plan baten estrategian eta garapenean parte hartzea. Horrela jaio zen #100fluencers. Gure etorkizuna eta gure gurasoen oraina aldatuko duen ideia.

Izan ere, geroz eta iragankorragoa, hotzagoa, edadistagoa eta enpatiarik gabekoa den mundu honetan, adineko pertsona batek ematen duen jakinduria, ezagutza eta bihotz puntua, bere kontakizunak eta enpatia, inoiz baino beharrezkoagoak dira. Gure ustez, adineko pertsonek ekarpen handia egin diezaiekete eta egin behar diete sareei. Eta garrantzitsuena dena: beraiei sareek ekarpen handia egin diezaieketela eta egin behar dietela.

Eskerrik asko Matia Fundazioari, herrialde osorako erreferentzia, liderra eta aitzindaria dena adinekoentzako bizitza-plan hobeen garapenean. Eta eskerrik asko Guuk, gure lurraldean telefonia egiteko modu berria dena, proiektua erakusten laguntzeagatik eta gurekin lan egiteagatik, Konekta Gaitezen Berriro plataformari zentzu gehiago emateko.

Adineko pertsonak sareekin konektatzeko. Gazteak adinekoekin. Guuk bezalako konpainia berriak beren testuinguru sozialarekin. Sormena erabilgarritasunarekin. Eta gu geu, zerbait desberdina egiteko ilusioarekin.

Konekta gaitezen berriro.

shernan@shernan.com

(+34) 843 63 10 67

(+34) 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

shernan@shernan.com

+00 34 655 99 31 29

instagram(3)
linkedin(1)
youtube

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.

©2019 SHERNAN CREATIVE COLLECTIVE. Todos los derechos reservados. Aviso legal. Política de privacidad y cookies.