Eroski Zurekin, Dena Zoriontsu.
Gabonetako kanpaina bat gogo aldarte bat da
Eroski, Inditex, El Corte Ingles, Mercadona eta Día enpresekin batera, munduko retaileko top 250ean dauden Espainiako bost marken arteko bat da. Eta Gabonak urteko kanpainarik garrantzitsuena da berarentzat. Horregatik, erronka handia izan zen, gure bizitzako bigarren urtean, proiektu garrantzitsu honetarako aukeratuak izatea, bai marka eta negoziorako estrategiari dagokionez, bai taktikari dagokionez.
Errealitate frogagarri batetik abiatutako insight bat bilatu genuen: “25 urtetik gorakoen % 65ek estresa jasaten dute gabonetako erosketen ondorioz”. Aldi berean, sasoi honetan, familia guztien desio nagusia elkarrekin denbora pasatzea da. Markaren “claim”-a denak, “zurekin”, 2021eko Gabonetan inoiz baino zentzu handiagoa hartzen zuen; pandemiaren ondorioz, bi urte egon ginelako Gabonak familian ospatu gabe. Premisa hori abiapuntutzat hartuta, erabaki genuen Eroskiren Gabon hauetako historia ageriko kontakizun bat izatea, alde batetik familian denbora gehiago igarotzea aldarrikatuko zuena; eta, bestetik, ideia hori erraztuko zuena ere. Horrela jaio zen “Zurekin, Dena Zoriontsu”. “Eroskik elkarrekin denbora gehiago pasatzeko behar duzun guztia eskaintzen dizugu. Dena daukagu, elkarrekin egonez gero”. Komunikazio bizia eta aldi berean, atsegina, markaren tonu desiratua markatuko zuena.
Kanpainak 360º-ko garapena eta hedapen nazionala izan zituen Galizian, Balearretan, Euskadin eta Aragoin. Telebista, irratia, “in store”, hedapen digitala, ekintza bereziak, “street mkt” eta 1200 pieza, mezu sinpleena ahalik eta urrutien eramateko hainbat euskarri… Eta jakina: gabon gauerako jertse dibertigarri bat ; -)
Kanpainaren azken kapitulua street-aktibazio bat sortzea izan zen, kalean mahai bat jarri, Bilboko Korala bertara eraman eta aulki bat kokatu, oinezkoei bazkalostean abestera gonbidatzeko. Gabonetako kanpaina honetarako postre gozoa, elkarrekin egotearen garrantzia ospatzeko sortu eta ekoitzi duguna.
“Bihotz-zaztada, bat izan zen, ia konturatu gabe gertatzen diren horietakoak. Egia esan, aspalditik nenbilen bere bila, zer nahi nuen eta nola nahi nuen jakiten. Bereziki, une honetarako. Maitasun, adeitasun eta alaitasun adierazpen bat. Oraindik hunkitu egiten naiz "Zurekin, Dena Zoriontsu" esan nahi diedan pertsona guztiengan pentsatzen. Bereziki abenduan, bereziki Eguberri hauetan.”