Kursaal 25 urte elkarrekin.
25 urtez kultura, ezagutza eta topaketak partekatuz.
Gipuzkoa lurralde txiki bat da, ezagutzaz gainezka dagoena. Gure kulturaz eta munduarenaz. Intentsitatez bizi dugu. Ezagutza partekatzeko dugun grina, barrutik kanporantz eta kanpotik barrurantz. Intentsitatez bizi dugu. Duela 25 urte, intentsitate hori 5.000 metro karratuko silueta ikoniko eta distiratsu batean kristalizatu zen Donostiako bihotzean: Kursaalean.
Eta duela 7 hilabete, Shernan Creative Collectiven Kursaalaren 25 urte hauek ospatzeko estrategia, identitate bisuala, kontakizuna eta aktibazio fisikoa eta sare-aktibazioa sortzeko eta diseinatzeko enkargua jaso genuen. Erakunde honen balioa ikonizatuko lukeen kontakizun bat identifikatu eta eraikitzetik abiatu ginen, non formak eta hondoak erlazio sinbiotiko bat osatzen duten. Kursaala kubo handi bat da, eta ezagutza hainbat modutan sustatzen den: kultura, dibulgazioa eta topaketak. Kanporantz, mundurantz, zein barrurantz, Donostiarantz eta Gipuzkoarantz. Beraz, intentsitatearen kontzeptuarekin lan egin genuen.
Hori izan zen eraiki genuen plataforma narratiboa, eta, identitate bisual bat sortzeko, bi kontzeptu batu genituen: eraikinaren forma ikonikoa eta hemen ezagutza eraiki eta partekatzen denaren ideia. Ezagutza “ideien eraikinen” bidez adierazten da, hau da, letren bidez.
Alfabetorik gabe zailagoa litzateke ezagutza partekatzea. Horregatik erabaki genuen kontzeptu hauek batzea (eraikin ikonikoa eta ezagutza), eta hala, tipografia propioa eraiki genuen Kursaaleko geometriatik abiatuta. Tipografia horrekin, kanpainako mezuak garatu genituen. Eta 25. urteurreneko logoa.
Kontakizun bat, logo bat, sistema bisual bat, aktibazio fisiko eta sareetako kanpaina bat, alkate eta diputatu nagusi batekin egindako ekitaldi bat, eta hainbat hilabetetako lanaren ondoren, agentzia donostiar gisa, gauza bakarra esan dezakegu: harro gaude proiektu honetarako aukeratuak izangatik.